top of page
Concert

EKITALDIAK

Egarri Edariak, zure gertakarien kidea 

Euskal Herrian

2015az geroztik, Egarri Edariak euskal edariak sortzen eta banatzen ditu. Baina gure engaiamendua ez da hor gelditzen : zure gertakarien arrakastan laguntzen zaitugu, haien tamaina edo izaera edozein dela ere.

​

Besta batzorde, elkarte bat edo partikular bat izan eta herriko besta bat, ezkontza, urtebetetze, edo festibal bat Pirinio Atlantikoetan, Biarnon edo Hego Landesetan, zure ondoan gira aterabide egokituak proposatzeko.

tireuse-evenement.jpg

Eskaintza oso bat zure behar guztiendako

Egarri Edariak zuekin hastapenetik bukaerarat

gamme-boissons.jpg

Euskal Herrian ekoizten diren kalitatezko artisau edariak

  • Tokian egininiko garagardoak

  • Euskal sagardo tradizionalak

  • Euskal arnoak

  • Euskal kola

  • Edari hartzitu naturalak

  • Te izoztuak azukrerik gabe

  • Fruitu jus naturalak eta alkoholik gabeko beste edari batzuk.

  • Likore eta izpiritu artisanalak

tireuse.jpg

Zure ekitaldiendako material profesionala

  • Garagardo tiratzaileak : hainbat formatu eskuragarri (pausatzeko tiragailu txikiak, gurpildun modeloak…).

  • Erakusmahaiak eta taberna mugikorrak : banaketa gune praktiko eta estetiko bat sortuz.

  • Aterpeak : guneak estaltzeko aproposak, eguraldi txarra baldin bada.

  • Baso berrerabilgarriak : hondakinak mugatzeko eta zure gertakariak pertsonalizatzeko aterabide arduratsua

Zergatik Egarri Edariak hautatu ?

Lurralde eta tokiko atxikimendu azkar bat

Gure produktuak hautatuz, euskal artisau eta ekoizleak sustengatzen dituzu.

Zure gertakariei egokituriko estimu bat

Partikularrekin, elkarteekin, enpresekin eta festibalen antolatzaileekin elkarlanean aritzen gara.

Laguntza pertsonalizatua

Gure taldea zuen esanetara dago, zuen huatuetan laguntzeko.

Engaiamendu ekologikoa

Tokiko produktuak eta aterabide iraunkorrak lehenesten ditugu, baso berrerabilgarriak bezala.

Nola ibiltzen da ?

1

Jar zaitez gurekin harremanetan

Esan iezaguzu zure beharrak eta antolatzen ari zaren ekitaldi mota.

2

Neurrira egindako aterabide bat sortzen dugu

Edari eta material egokiak hautatzen lagunduko dizugu.

3

Zure eskaera berreskuratu

Etorri zure eskaeraren bila Baionako gure biltegira, edo materiala ematen dizugu eta instalatzen dugu behar baldin bada.

4

Gozatu zure ekitaldiaz

Kalitatezko edariekin eta material egokituarekin, zentratu funtsezkoan.

Hitz egiguzu zure gertakariaz...

Beste guztiaz okupatzen gira !

Milesker ! Laster erantzunen dizugu.

bottom of page