
GURE RSE ENGAIAMENDUAK
Egarri Edariak : Ardura, iraunkortasuna, hurbiltasuna
Egarri Edariak, Enpresen Sozietate erantzukizuna (RSE) kontzeptu bat baino askoz gehiago da : konpromiso zehatz eta funtsezko bat da etorkizun iraunkor baterako.
RSEa gure aktibitatearen urrats guzietan praktika etikoak, ingurumenekoak eta sozialak integratzean ditu.
Horrek ekoizpen arduratsua ekartzen du (energia autonoma, uraren kudeaketa), estalki iraunkorrak (kontsigna, latak, tapoi solidarioak) eta hondakinen kudeaketa zorrotza.
Era berean, gure taldeen ongizatearen alde, euskararen zaintzaren alde eta gure tokiko partaideen babesaren alde egiten dugu, aldi berean gure lurraren aberastasunak baloratuz. Guretzat, emaitza eta eragin positiboa bateratzea lehentasuna da.

EKOIZPENA

Autonomia energetikoa
1000m2 panel fotovoltaiko (214kWc potentzia) Aiherrako gure lantegian instalatuak eta 200m2 Baionako gure bulegoen teilatuan.

Uraren kudeaketa optimizatua
Recyclage des eaux usées issues de la production pour les réutiliser dans des processus non alimentaires - Réduction de 50% notre consommation d’eau prévue en 2025.

ISO 22000 ziurtagiria (abian)
ISO arauaren ziurtagiria: Elikagaien segurtasunaren kudeaketa.
ESTALKIAK

Botila kontsignatuak
2024tik goiti, gure BALEA garagardo biologikoek turnatzeko etiketak dituzte, BOUT À BOUT (Garbiketa berriz erabiltzeagatik) elkartearekin partaidetzan.

Latak
ABARRATIA garagardo marka berriarentzat, lata hautatu dugu, infinituraino birzikla daitekeen materiala. Gainera, metalak kristalak baino bi aldiz CO2 gutxiago sortzen du.

RPET tapoi solidarioa
2024tik, gure EUSKOLA freskagarriak RPET botiletan dira ( % 30 plastiko birziklatua). Gure tapoiak solidarioak dira eta tokian bertan eginak, gure lekutik 100 km baino gutxiagora.
HONDAKINEN KUDEAKETA

Koproduktuen balorizazioa
Hondakinen % 100 sailkatuak eta berriz baloratuak.
Gure ekoizpenaren hondakinak berriz balorizatzen dituen BIHUR enpresa gaztearekin lankidetzan aritzea, bereziki baso arduratsuen egiteko.

Sentsibilizazioa
Hondakin bilketa baten antolatzea urtean, SURFRIDER elkartearekin elkarlanean eta langileekiko eta gure sareekiko sentsibilizazioa.

Birziklatzea
Gune guzietan bereizketa eta konposten plantan ezartzea, Bil Ta Garbirekin elkarlanean, eta langileen artean sentsibilizatzea birziklatzearen garrantziaz.
SOZIALA
TOKIKOA

Tokiko edariak
Gure eskaintza? Euskal kultura sustatzen duten euskal edarien sorta zabala : tokiko kultura eta komunikazio elebiduna.

Tokiko sourcinga
Tokiko sourcing gehienez: Euskal Herriko malta eta lupuluak gure Abarratia garagardoarentzat, Bardozeko eta Aiherrako sagarrak gure jusentzat, Irisarriko sagarrak gure sagardoarentzat...

Tokiko dirua
EUSKOren tokiko diru urratsean engaiatuak gira eta EUSKOren hautua egin duten hornitzaileak ere lehenesten ditugu.
OSASUNA

Edari biologikoak
Ahal bezain laster, laborantxa ekologikoan lan egitea, BALEA artisau garagardo biologikoetan bezala, gure AMALUR ardoak, gure PRESSOIR jusak, gure KUPELA sagardoak.

Edari sanoak
Gure ARIMA marka, euskal herrian ekoizten den te gama bakarra, 0 azukre, 0 kaloria eta 0 kontserbatzaile dituena.
Azukrerik gabeko gama EUSKOLAn.

Edari naturalak
Gure Pressoir du Pays Basque jus gama, Euskal Herrian egindako fruitu jus gama bakarra da.