
NOR GIRA ?
GURE MISIOA
Sorkuntza. Ekoizpena. Banaketa.
2015ean sortua, Egarri Edariak Euskal Herrian edariak sortu, ekoiztu eta banatzen ditu.
Gure eginkizuna da gure bezeroei GMS, CHR, janari denda edo partikularrei kalitatezko artisau edariak proposatzea, Euskal Herrian ekoizten direnak.
Horretarako, edari sorta zabala garatu dugu, tradizionala zein berritzailea: softak, garagardoak, sagardoak, jusak, arnoak, izpirituak, likoreak...
Gure 17 kolaboratzaile gazte eta dinamiko taldearen lanari esker, euskal gastronomia eta kultura munduan distirarazi nahi ditugu.


GURE ISTORIOA
Topaketa eta pasio istorio bat

2013an, hiru lagunek, Peio, Xalbat eta Bastienek, gastronomiarekiko eta sagardoarekiko duten maitasuna elkarturik, nazioarteko edarien negozioan murgiltzea deliberatzen dute. Lehen urrats horrek enpresa abentura berezi baten sorrera markatzen du.
Bi urte geroago, 2015ean, istoriak indar berria hartu du Kupela (euskal sagardoa) sustatzen duen markaren sorrerarekin. Helburua? Ipar Euskal Herriko taberna, jatetxe eta supermerkatuetan tokiko aberastasun hori ezagutaraztea.
Kupelaren arrakastaren ondotik, Balea garagardo biologikoa sortu genuen 2018an. Urrats berri horri esker, gure banaketa sarea garatu ahal izan dugu GMS (azalera handi eta ertainak) eta CHR (kafetegiak, hotelak, jatetxeak) enpresekin, tokiko beste ekoizle batzuekin elkarlanean.
Geroztik, etengabe ari gara gure burua berrasmatzen eta berritzen, euskal artisau edariaren hoberena eskaintzeko.
ERAGIN FABRIKA
Ekoizpen tresna berritzailea
Gure sorkuntza eta banaketa aktibitatea gure fabrikazio lantegiko jakintzan oinarritzen da.
2019an, Elikatxo ekoizpen gunea erosi ginuen Bardozen. Gune honek produktu enblematikoen ekoizpena ahalbidetu du, hala nola Euskola euskal kolaren ekoizpena eta Pressoir du Pays Basque jus sorta.
2023an, Elikatxo Eragin Fabrika bihurtzen da eta Aiherran lekuz aldatu da, ekoizpen tresna moderno eta arduratsu batean, mikrogaragardotegi integratu batez hornitua, Abarratia euskal garagardo autonomoa sortzeko aukera emanez.
1.700 m² dituen gune honek edari gero eta berritzaileagoak ekoizten eta garagardoak egiten laguntzen digu.

GARAI NAGUSIAK
Data garrantzitsu batzuek
2013: Edari salerosketa aktibitatearen abiatzea nazioartean
2015: KUPELA markaren sortzea eta tokiko banaketa sarearena
2018: BALEA markaren sortzea, artisau garagardo biologikoen sorta bat
2018: "Loreak" sangria pindartsu markaren sortzea
2019: EUSKOLA, euskal kola eta PRESSOIR DU PAYS BASQUE marken berreskuratzea, fruitu jus freskoen sorta bat, Elikatxo ekoizpen gunea berriz erosiz Bardozen
2020: AMA LUR arno markaren sorkuntza eta Euskal Herriko BIO Pressoir sortaren sortzea.
2020: EDARI DRINKS gure online denda, partikularrei eskainia
2021: ARIMA markaren sortzea, dute natural eta biologiko sorta bat
2022: Ets.LAPURDI markaren sorrera, izpiritu sorta transbertsala: gin, erroma eta whiskia
2023: Elikatxo Eragin Fabrika bihurtu da, eta Aiherrara joan da mikro-garagardotegi integratu bat duen ekoizpen-tresna berri batean, edari gero eta berritzaileagoak ekoizteko eta garagardoa sortzeko.
2023: ABARRATIA Euskal Garagardo Autonomoaren sortzea, euskal malta eta lupuluak erabiltzen dituzten garagardo artisau sorta
2024: Menda eta Patxaran likoreak Ets.Lapurdi gama osatzera datoz.
GURE BALOREAK
GURE ATZEMAITEKO
EGARRI EDARIAK
Egoitza soziala eta biltegia
79, Capitaine Resplandy hiribidea
64100 BAIONA